San Markos gotorlekua

Birgaitzea/ Errenteria, 2011

Construcciones Amenabarrek bi proiekturi zegozkien lanak egin zituen San Markoseko gotorlekuan: “San Markos gotorlekuan lanak egiteko eta lubanarroko zoladura jartzeko burutzapen-proiektua (I. FASEA)” 2008ko ekainekoa, eta “Errenteriako San Markoseko gotorlekuan igogailua eta zoladura jartzeko obra zibilaren proiektua (I. FASEA)” 2008ko urrikoa. Horiek biak proiektu orokorrago baten parte dira, “San Markoseko eremu gotortuaren proiektu museologiko eta museografikoaren” parte, alegia.

fuerte-de-san-marcos_00

Obra mota
Birgaitzea
Jabetza -
Herria Errenteria
Provincia Gipuzkoa
Obra urte amaiera

2008

Aurrekontua -

San Markoseko gotorlekua hormigoizko eraikin batek osatzen du. Erakinak U itxurako oinplanoa du, eta erdiko patioa inguratzen du. Bi solairu ditu; goiko solairua ganga-formako hamabost kasamatak osatzen dute; horiek guztiak elkar komunikatuta daude horma-bularren arteko pasabideei esker. Gainera, gotorlekuaren hormetan kanoi-zuloak daude (horietako batzuk itxita daude lurrak kanpotik tapatu dituelako).  Beheko solairuan zortzi gela nagusi daude. 8 metroko zabalera eta 2 eta 7 metro arteko altuera duen lubanarro batek inguratzen du guztia.

Hauek izan ziren lehen proiektuaren baitan egindako lanak: beheko solairuko harrera-eremua eta komunak zaharberritzea; obus- eta barbeta-bateria, semikaponera eta kaponera, eta horietako bakoitzaren sarbideak eta ekipamenduak zaharberritzea; eta lubanarroa eta dagoeneko existitzen diren instalazioak museoaren premia berrietara egokitzea. Azken lan hori egiteko, kontuan hartu ziren indarrean zeuden araudien eskakizunak, eta eraikin osoa museo bat izateko egokitu zen.

Bigarren proiektuaren baitan egin zen lan nagusia gotortutako eremu guztiaren irisgarritasuna hobetzea izan zen. Horretarako, igogailu panoramiko bat jarri zen, beirazko kabinarekin eta itxitura perimetralarekin. Lau geldiune egiten ditu igogailuak, eta bai lubanarroan bai estalkiaren solairuan har daiteke.