Eraikuntza

Amenabar enpresak egiten dituen eraikuntza lanek (pabiloi industrialak eta ekipamendu zibilak; etxebizitzak eta eraikin bereziak, esaterako) gure gizartea hornitzen eta modernizatzen laguntzen dute.

Obra guztiak, 40 emaitzak

2 / 7

fuerte-de-san-marcos_00

San Markos gotorlekua

Birgaitzea/ Errenteria, 2011

Construcciones Amenabarrek bi proiekturi zegozkien lanak egin zituen San Markoseko gotorlekuan: “San Markos gotorlekuan lanak egiteko eta lubanarroko zoladura jartzeko burutzapen-proiektua (I. FASEA)” 2008ko ekainekoa, eta “Errenteriako San Markoseko gotorlekuan igogailua eta zoladura jartzeko obra zibilaren proiektua (I. FASEA)” 2008ko urrikoa. Horiek biak proiektu orokorrago baten parte dira, “San Markoseko eremu gotortuaren proiektu museologiko eta museografikoaren” parte, alegia.

Info gehiago +

pabellones-modulares-lanbarren_00

Lanbarren pabilio modularrak

Pabilioiak/ Oiartzun, 2007

Oiartzungo Lanbarren industrialdean pabilio modularren eraikuntza.

Info gehiago +

polo-garaia_00

Garaia gunea

Eraikin berezia/ Arrasate, 2011

Construcciones Amenabarrek Eraikin Modularra eraiki du Garaiako Berrikuntza Gunearentzat Berrikuntza Gunearen barruan. Eraikina Garaiako Guneko parke teknologikoaren barruan dago, eta parke horretan egindako lehen eraikina izan zen.

Info gehiago +

128-viviendas-en-maala_00

128 etxebizitza Maala-n

Etxebizitza askea/ Elgoibar, 2003

128 etxebizitza libreko sustapen pribatua Elgoibarren, Urtago eta Cesilur sustatzaileentzat.
Lan horiek egiteko, Magdalenaren inguruko pabiloi zaharrak eraitsi ziren.
Hainbat fasetan eraiki zen proiektua; izan ere, bost solairutako 4 eraikin (beheko solairua kontuan hartu gabe), 11 atari eta garajez osatutako bi soto eraiki ziren.

Info gehiago +

pabellon-transkrit_00

Transkrit pabilioia

Pabilioia/ Oiartzun, 2005

Transkrit-entza pabilioia Oiartzun-en, Gipuzkoa.

Info gehiago +

universidad-de-deusto-san-sebastian_00

Deustuko Unibertsitatea - Donostia

Eraikin berezia/ Donostia-San Sebastián, 2011

Deustuko Unibertsitatea (Donostiako kanpusa). Construcciones Amenabar S.A.ri egin zioten enkargua “Ikastegi-eraikina, Deusto Bussines School eraikina, Innogune eraikina, sotoa eta erdisotoa eta urbanizazioko lan gehigarriak” egiteko, horiek guztiak Deustuko Unibertsitateak Donostian duen kanpusaren iparraldeko gunean. Horien bidez kanpusaren neurriak gutxi gorabehera heren batean handiagotu dira.

Info gehiago +